Olargi taldea, 2019ko urtarrilean sortu zen Olaberriako Memoria Historikoa lantzeko asmoz.
2018an, Martzelo Lasa Zeberioren fusilamendua argitzeko eta gorpuzkiak berreskuratzeko bidean, Martzeloren senitartekoek informazio asko aurkitu zuten, informazio baliagarria, ezezaguna hein handi batean eta galtzen utzi ezin zena. Ikerketa horrek jarraipena behar zuela erabaki eta ekin zion lanari herritar talde batek.
2020ko otsailean, Olargi taldearen ekimenez, hitzarmen bat sinatu zuten Olaberriko udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, 1936ko gerran eta lehen frankismoan herrian gertatutakoak ikertu eta informazio guztia liburu batean biltzeko asmoz.
Garaiko artxiboetan gordeta dauden agiriez gain, testigantza zuzenak lanaren oinarri garrantzitsua dira eta Olargi taldea arduratu da herritarren oroimen hori elkarrizketen bidez jasotzen.
Lanak bigarren zati bat ere izango du: 50. hamarkadan sortu zen Ihurre auzora bizitzera etorri ziren herritarren testigantzak ere bertan izango bait dira: Olaberrira etortzeko izan zituzten arrazoiak, gerra garaiko eta gerra osteko bizipenak…
Ikerketa lanaren bide horretan antolatu diren ekimenak ere asko izan dira: