Uztailak 18an eguerdiko 12:00tan plaza txikian, 1936 eta 1939 bitarteko gerra zibilean olaberrin ume ziren guztiei omenaldia eskaini zieten olaberritarrek, olargi oroimen historikoa eta olaberriko udalak antolatuta.
ekitaldi jendetsua eta hunkigarria izan zen.
39 omendu izan ziren eta bertan karlos irazuk egindako orkoigarri bat gaur egungo olaberriko haurren eskutik jaso zuten.
Ekitaldia girotzeko asmoz, olargik herritarrei etxean dituzten argazki zaharrak eskatu zizkien eta erantzuna itzela izan zen: 225 argazki bidali zituzten herritarrek!!
Argazki guztiak ekitaladiaren ondoren jarri ziren erakusgai. hala ere, abuztuak 28tik aurrera udaletxeko ganbaran jarriak izango dira eta nahi duen guztiak bertara joan ahal izango du.