Martzelo Lasa 1936ko abuztuaren 25n fusilatua
Olaberritarra zen, Bengoetxe Garakoa baserrian jaio eta bizi zen. Francoren ideien aurka zegoen eta ez zuen hori ezkutatzen.
1936ko abuztuaren 25ean, 17 urte zituela, fusilatu egin zuten Lizarrustin. Patxi Lakuntzaren testigantzari esker eta Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzaz, 2018ko irailaren 1ean familiak Lizarrustiko 47. kilometroan aurkitu zituen Martzelo Lasaren gorpuzkiak.