Olargi taldearekin adostu du abestiaren sorkuntza. AMAK taldearen esku daude interpretazioa eta ahotsak, eta Antonio Barandiaran eta Joxe Angel Munduate Olaberritarrek egin dituzte hitzak. Olaberrian 1936an fusilatutako bi herritarrei, Jesus Bujandari eta Martzelo Lasari zuzendutako hitzak dira.
Herriko 10 gazteek dantza bat sortu dute abestiarentzat, euskal dantzaren urratsak erabiliz, zortzikoa besteak beste.