2020ko abenduak 26: Jesus Bujanda Martinezi omenaldi ekitaldia

Jesús Bujanda Martínez, 1936ko abuztuaren 9n fusilatua

1936ko abuztuaren 8n, beste askotan bezala, Olaberriako abertzaleak bilera baten bildu ziren. Egun hartan gonbidatuta ez zegoen herritar bat sartzen saiatu zen, Jesusek ez zion ordea utzi, denek bait zekiten bertan entzundakoak beste nonbait zabaltzeko asmoarekin joana zela.  Gau hartan, Bujanda CAFen lanean ari zela atxilotu zuten. Bilerara sartu ezinik gelditu zen olaberritar hura joan zen, hain zuzen ere, atxilotu beharreko pertsona nor zen esatera. Abuztuaren 9n Ataunen, Kaxetatik gora, Kaminero etxe inguruan fusilatu zuen.